Jatetxea
“Rekondo egi bihurtutako ametsa da. Ilusioa eta lana lagun izan ditugun borroka urte askoren fruitua da.”
Lourdes Rekondo
Produktua
Produktua, sukaldaritza onaren gakoa, gure suetako protagonista da.
Arduraz hautatutako langileak ditugu eta inguru honetako lehengairik onenak gure plateren oinarria dira, horrela, Euskal Herriko jateko zaletasunaren jatorrira eramateko gai diren zaporeak lortzen ditugu.
Produktu tradizionalagatik, egunero inguruan daukagunagatik, eta hornitzailearekin egiten dugun lanagatik apustu egiten dugu. Bitartekaririk gabe. Horrela, gure plateren elaborazioaren puntu perfektua eta mahaikideen poztasuna bermatzen dugu.
“Denok daukagu bizitza pasa ahala osatzen dugun zapore erregistro bat eta lehengaia tratatzerako orduan erakusten dugun errespetuari esker, sukaldaritza baino haratago doazen oroitzapenak gogorarazteko gai gara”
Iñaki Arrieta
EREMUAK
Comedor Bodega
20 comensales
Terraza Principal
70 comensales
Comedor Pequeño
20 comensales
Reservado
8 comensales
Comedor principal
Comedor Grande
60 comensales
Bar
10 comensales
Terraza Primavera
15 comensales
Rekondoko mahaietako batean esertzen denak oroimenean betirako gordeko den esperientzia zoragarria eta paregabekoa bizi du.
Munduko bazter berdingabeak, izaeraz eta magiaz inguraturik. Terraza ikusgarria, Kontxako badiarako bistak dituena, Rekondo osatzen duten beste esparruetarako sarrera da.
Jatetxearen hormek neurrira prestatutako menuak dituzten ospakizun ezberdinak ikusi izan dituzte. Momentu oro perfekzioa bilatzen dugu.
Chefa
Iñaki Arrieta
Jatearen zale txikitatik, mahai inguruan esertzea gustuko zuen familia bati esker. Sukaldaritza bere bokazioa da, bere bizimodua, gauzak adierazteko duen modua. Azken finean, bere mundua.
Iñaki Arrietak 20 urte baino gehiago daramatza Rekondoko sutegien zuzendaritzan. Sukaldari talde bikain baten buru da, gaztetasuna eta esperientziaren nahastura dena, eta beren ahaleginari esker sorkuntza bakoitza arrakastatsua da.
“Euskal gastronomiaren jatorritzat hartzen zuen honetan parte hartzearekin amets egin du beti. Urte guzti hauetan egin dugun lanari esker, gaur egun familia handi honen parte sentitzen naiz”
Sukaldea
Tradizioa eta gaurkotasuna dira Rekondoko mahairen batean esertzen diren oroimenean mantenduko diren zapore paregabeen sormenaren jatorria.
Familia-jatetxe bat izanik gertutasuna eskaintzen dugu eta, beraz, xehetasun bakoitza arretaz behatu eta plater bakoitza kontu handiz zaindu dezakegu, mahaikideek gozatu dezaten. Egunero gure etxeko ateak irekitzerakoan atsedenik gabe bilatzen dugun helburua da.
Ahamen bakoitzean, gure gonbidatuak Donostiako gastronomia-ibilbideko zaporerik eta testurarik aldarrikatuenetarikoen parte dira.
Mahai baten, suaren edo txingarren inguruan igarotzen da denbora Rekondon. Bere gastronomia gogoragarriak eta upeltegi zoragarriak urtero munduko toki guztietako jendea erakartzen dute Igeldo mendiaren hegalean kokapen paregabeaz eta Donostiako badiako ikuspegi zoragarriez gozatzeko.