UPELTEGIA
“Rekondo egi bihurtutako ametsa da. Ilusioa eta lana lagun izan ditugun borroka urte askoren fruitua da”
Lourdes Rekondo
REKONDO UPELTEGIA
Eboluzio etengabean. Betiere merkaturatzen diren azkenengo produktuen buruan, beti gauza berrien bila.
Sari anitzek, nazionalak eta nazioartekoak, historia urte hauetan ondo landuta eta ondo irabazia duen ospea bermatzen dute.
Zimendu azpian, kalitate oneneko milaka ardo botila dago. 20 herrialde baino gehiagotik heltzen den ardo aldaera handiari esker bezero bakoitzarekin konplizitate paregabea eta berezia sor dezakegu momentu bakoitzean.
“1964. urtean nire zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki nuen eta horrela Rekondo upeltegia jaio zen. Momentu horretatik munduan zehar ardoa erosten eta gure eskaintza hobetzen jarraitzen dugu”
Txomin Rekondo
AINTZATESPENAK
Zuzentasunez munduko upeltegirik onenetako bat izateagatik ezaguna, gure protagonista nagusia da. Rekondo familiako patriarkaren dedikazio eta pasio urteetan zehar landutako benetako ardo museoa.
Wine spectator
Askok uste dute Ipar Amerikako aldizkari garrantzitsu hau sektoreko aldizkari garrantzitsuenetariko bat dela eta eragin handia duela. Bere 30. urteurrenean, Rekondo upeltegia munduko jatetxeko upeltegirik onenetariko bat zela aintzatetsi zuten.
La revue de vin de France
Mundu mailan aldarrikatua den La Revue du Vin de France argitalpenarentzat, ardoei buruzko aldizkaririk zaharrenarentzat (1927), Rekondoren ardo-karta zabala eta zaindua pasaden urteko, 2016eko, onena izan zen.
SUMILLER
Alejandro Hernández
“Para mi el vino es como una buena película, dura un instante y te deja en la boca un sabor a gloria; es nuevo en cada sorbo y, como ocurre con las películas, nace y renace en cada saboreador”